Muebles Uria Bi

Aroztegi eta zur finak lantzen dituen sektorean 30 urteko experientzia duten profesionalek osaturiko enpresa gara. Lan egiteko gogoak, ilusioak eta lau partaide nagusien borondateak bultzata sortu zen Muebles Uria Bi duela 18 urte, denbora guzti honetan zehar merkatuaren beharretara moldatu garelarik, beti ere hobekien egiten dakigunera zuzenduta, zehaztasun guztiak zaindu eta egurra goxotasun guztiarekin landu bezeroa bilatzen ari den emaitza lortzeko.

Gure zerbitzuak dekoratzaile, arkitektura eta beste zenbait lanbidetara zuzentzen dira, baita norberaren etxebizitza edo saltokia neurrira atondu nahi duten partikularrei.

Prezio lehiakorrak eta epeak errespetatuz, kalitatean, aldakortasunean eta ongi eginiko lanean oinarritzen gara. Adiskidetasun osoz deitu gaitzakezu aholku bila, lanaren xehetasunak aztertuko ditugu eta zure beharretara moldatuz aukera hoberena eskeiniko dizugu inongo konpromezurik gabe.

uria_bi_img